argia.eus
INPRIMATU
Etorkin izateari buruzko gogoetak ‘Hemen’-en
  • Batzuen artean ::Hemen

    Frontera

    orrialdeak ::110

    prezioa ::28€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko azaroaren 15
Hemen erlijio gogoetarako aldizkariak “Zu ere etorkin izan zinen” dio azkeneko zenbakiko azalean. Horixe baita 23. zenbaki honetan gogoetarako hautatu duten gaia: immigrazioa. Horri buruz idatzi dute sei adituk, nork bere talaiatik. Ramon Irizarrek eta Xabier Pikazak ikuspuntu teologikotik landu dute gaia; Argitxu Camusek Amerikako euskaldunei buruz izkiriatu du; Xabier Aierdik etorkinez eta kultur-aniztasunaz; Arturo Garcia Luciok gaia testuinguru historikoan kokatu du; eta Jean-Baptiste Akulaa Diattak eta Ida Ninisse Diattak Senegaldik Euskal Herrira etortzeaz hitz egin dute. Zenbaki honetan zuzendari berria estreinatu du Hemenek: Joxemari Arzalluz ariko da Joxe Arregiren partez.