Txutxupe

Jose Ignazio Ansorena
Jose Ignazio AnsorenaDani Blanco
Hitz benetan ederra: Txutxupe. Donostiako inguruetako haurrok erabiltzen genuen kaleko jolasetan inork tranpa egiten zuenean. Balio erabakiorra izaten zuen: jolaskide batek hitz hori esanda, berehala eteten zen jarduna eta iruzurra argitzen saiatzen ginen guztiok. Horregatik ere, taxuzko zantzurik gabe ez zen zilegi Txutxupe oihukatzea. Erantzunkizunaren zentzua eskatzen zuen.

Egun ume gutxi ikusten da kaleetan jolasean. Gizartearen arazoetan, ordea, behar ditugu umetan jolasean ondo aritutako helduak. Txutxupe une egokietan eta ozen aldarrikatzen ohitu direnak. Hainbeste txarraposo txorizozale jasan behar izaten da arlo guztietan... Taxuzko zantzuak baino askoz gehiago ikusten da nonahi. Txutxupe hitza umeen hizkeratik gizarte osora eraman beharko genuke, zuzentasun eskearen oihu eta goiburu bihurtuta.

Laster batean kaleratuko den Txirri, Mirri eta Txiribitonen disko berriari Txutxupe izena jarri diogu. Hona izenburua jartzen dion abestiaren hasiera:

Iruzurraren aurrean,
Txutxupe,
ez gara egongo isilik,
Txutxupe,
gezur guztien gainetik,
Txutxupe,
Txutxupe, Txutxupe,
Txutxupe.

Azken boladan gure soziedade politikoan zer ari da gertatzen? Loiolako elkarrizketen jarraipena. ETAk, hamaikagarren aldiz bere bizitzan, sekulako hankasartzea egin zuen Loiolan zuen aukera ez aprobetxatzeagatik. Eta Batasunako ordezkariek ere bai, honi jarraitzeagatik.

Gobernuko ordezkariak konturatu dira euskal jendeak ere horrelaxe hartu duela itxaropenaren azken zapuzketa hori. Eta, kontuan hartuta ETA noraino duten zulatua (hori baino gehiago ere esango nuke nik), erabaki dute (ziur aski erabakita zuten aurretik, alegia B plana izango zen) liskar honetan aukera paregabea dutela: bakearen truke prezio politikorik pagatu ez, kobratu baizik.

Bestela entzuten bada ere, ez dute ezker abertzalea desagertzea nahi, ezinezkoa dela baitakite. Ez dute ETAk jarraitzea nahi. Nahi dute kokapen on bat lortu ETA desagertzen denerako, errenta politiko ona ateratzeko desagerpen horretatik. Eta ezker abertzalea ahulduta geratzea, bide batez abertzaletasun osoa herren utzita, jakinda bestetik hori gertatzen denean, ohiko inertzia txoroengatik, ezker abertzale horrek joera izango duela PSOErekin akordioak lotzeko EAJrekin baino lehenago. Eta, itxuraz, beren asmoak betetzeko aukera guztiak dituzte.

Agian nire irudipenak besterik ez dira. Esan izan dizuet ez dakidala ezer politikaz. Baina honela ikusten dut eta nazkagarria iruditzen zait. Betiko joko maltzurra baitago horretan: jeneralak fitxak mugitzen eta herritarrak bide bazterrean hiltzen.
Txutxupe, Txutxupe eta Txutxupe. Mila aldiz oihukatzeagatik, ez dute aditzen baina. Jakina, hortxe dago kontua. Jolasetarako egokia da Txutxupe hitza. Gu gobernatzen gaituztenek, aldiz, ez dakite jolasa zer den. Beti jokoan ari baitira. Txutxupe, Txutxupe, Txutxupe.

Nahastuta daude. Prezio politikoa kobratzen ari direla uste dute. Baina denok ordaintzen ari gara, baita beraiek ere, bizitza jolasa delako ez jokoa, amaiera jakina baitu. Francoren ondotik eskasa zen Espainiako demokrazia, gero eta eskasago bihurtzen ari da: hogeita hamar urte pasata, monarkiaren kontua ez da planteatu ere egiten, hauteskunde zerrenda irekien kontuaz ez da hitz egiten, prentsa boteretsuen mezuen trasmisio bide besterik ez da... Eta Justizia? Zer da hori? Euskaldunon Egunkariako lagunak hil honetan epaitu behar dituzte. Txutxupe, Txutxupe, Txutxupe.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude