Santiago Ezkerra Beltzaren oroimenez

  • Andres Iñigo ::Santiago Ezkerra Beltza, Lizarrusti. Bizitza eta lanak

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::252

    prezioa ::12€


2009ko azaroaren 08an
Martxoan hil zen Santiago Ezkerra Beltza, Lizarrusti ezizenez ezaguna. Beraren lanak bildu ditu orain Andres Iñigok, Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumako liburu honetan. Etxarri Aranazen jaioa 1925ean, gurasoak hil zitzaizkion haurra zela. Horregatik, 13 urterekin Altsasuko kaputxinoen ikastetxera jo zuen, fraide ikasteko. Euskaltzalea izan zen, eta idazlea: besteak beste, haren lanak argitaratu ziren Zeruko Argian,  Goiz Argin eta Guaixen; eliz gaiei buruzko hiru liburu ere idatzi zituen. 1961ean ordena utzi eta Madrilera joan zen bizitzera. Han ezkondu zen, eta Heriok ere han hartu zuen.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude