Luzokermina

Luzokermina ere iraizle iaioa da. Beraren izen zientifikoak, Ecballium elaterium, ederki jasotzen du. Kukurbitazeoen familiako Ecballium genero-izena grekozko ekballein-etik dator, hau da, “egotzi” edo “jaurti” adierazten du eta espeziea adierazten duen elaterium-ek gauza bera esan nahi du, latinez agidanean. Izena, beraz, egozle egozlea, benetako iraizlea.

Fruitu duen kurkubitxoa, haziak nahasian dituen ore lirdingatsu batez betea heltzen da. Azalean ile gogor antzekoak ditu. Barrua hazi nahian eta azal zakar antzeko horren arteko tentsioa txortenak eusten duen tokian hausten da. Txortenak heltzen zuen tokian utzitako txulotik askatzen da barruko presio guztia, karkaixa botako balu lez, parrasta batean haziak eta orea alde batera boteaz eta fruituak berak atzera eginez. Putzaldi horrekin haziak hamar bat metrora arte ere urrutira ditzake. Europako zilborraren kulturetan aski ezaguna da landare honen jokabide hori.

Eztanda gure moduko animaliaren batek ukituta gerta daiteke. Mihura-biskan harrapatutako pirripioaren tankeran, hor joango dira haziak zorioneko animaliaren bizkarrean, larruan, ileetan, soinekoan edo azpantarrean, lirdingaz itsatsita, airoso asko!
Inoren zirriaren zain izan gabe, bere kaxa ere lehertzen da luzokerminaren fruitua, heltzearen heltzeaz barruko presioari heldu ezinik...
Luzokerminaren egozle fama hazietatik hasi eta urrutira iristen da. Fruitua bera purga bezala erabiltzen da, gorputzetik zikinak botatzeko... Latineko elaterium hortik ote datorren diote batzuek. Purga premia denean bada, baina landarea Nafarroan dugu ugarien, Zangotza, Aibar, Lodosa...

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude