Sakon heldu dio Jakin aldizkariak liburu elektronikoaren gaiari azkeneko zenbakian. Joan Mari Torrealdaik zabaldu du aldizkari monografikoa, Liburua unibertso digitalean. Liburu elektronikoa izeneko artikuluarekin. Andoni Sagarna euskaltzainak e-book delakoen irakurgailuez eta haietarako beren beregi prestatutako argitalpenez hitz egin du. Gainera, iritzi-bilketa egin dute sektoreko eragileen artean (Euskal Editoreen Elkartea, Gipuzkoako Liburu denden Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea...). Gai nagusi horrez gain, ohiko moduan, Egunen gurpilean saila ere badakar Jakinek.