Piztiak taldeak Buztanbeltza zigilupean autoekoiztu du Gabeko kalapitxixak diskoa. Diskoa proiektu zabalago baten aurreneko pausoa da. Josu Eizagirrek egindako bideoklipak eta film laburrak, eta Josu Aranbarriren pintura erakusketak osatuko dute egitasmoa. Azaroaren 28an aurkeztuko dute diskoa Ondarroako Kafe Antzokian
Fidel Castro eta Manuel Iradier dira Elkar argitaletxeak Biografiak bilduman plazaratu dituen liburu berrietako protagonistak. Ramon Olasagastik eta Pedro Zuberogoitiak deskribatu dituzte agintari kubatarraren eta esploratzaile gasteiztarraren figurak.
Donna Conlon, Mark Dion, Chris Jordan, Ester Partegas eta beste bost artistek zabortegietatik hartutako materialez egindako obrak bildu dituzte Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Zakarrontzia astintzen erakusketak neurriz kanpoko kontsumoaren ondorioez hausnartzea du xede. 2010eko urtarrilaren 23a arte izango da ikusgai.