argia.eus
INPRIMATU
Itsasoak bereganatutako hiririk zaharrena
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko azaroaren 08a
Grezian, Peloponesoko itsaso azpian, Pavlopetri dago, ia 100.000 metro koadro betetzen dituen hiria. Nic Flemming arkeologo britainiarrak topatu zuen 1967. urtean, eta orduz geroztik Brontze Aroko hiria zela –hau da, orain 4.000 urtekoa edo– pentsatu izan da.

Orain gutxi, Flemmingek berak, beste hainbat ikerlarirekin batera, Pavlopetriren inguruko mapak egiten hasi eta topatutakoa aztertu du. Lortutako datuekin hiriaren adina handitu egin da, orain uste baita 6.000 urte igaroko zirela hura desagertu zenetik. Ikertzaileek ez dute uste itsas mailaren hazkundea izan zenik hiria murgiltzearen erruduna. Lurrikarei edo bestelako gertaera naturalen bati egozten diote erantzukizuna, baina oraindik goiz samar da edozer gauza baieztatzeko.