Txinako Harresi Handia orain arte uste zena baino 2.551,8 kilometro luzeagoa da, www.chinaview.cn webgunearen arabera. Beraz, 8.851 izango lituzke guztira. Horietatik 2.331 hesi naturalak dira (mendiak eta ibaiak), eta beste 359, lubakiak.
Orain artean harresiaren luzera soilik iturri dokumentaletan oinarrituta kalkulatu zen, eta orain baliabide tekniko eta kartografiko modernoak erabiliz neurtu da lehenengoz. Horregatik dago halako aldea lehengo eta oraingo emaitzen artean.
Dena den, ikerketa ez da egin harresiaren luzera zehazteko asmoz, berau babesteko baizik. Egun, bi dira ondare ale honen aurkako mehatxu nagusiak: klima aldaketa –muturreko tenperaturak– eta inguruan eraikitzen ari diren azpiegitura handiak.