Pop eta folk geldo eta sakona, barru-barrukoa

  • Saioa ::Matrioska heart

    Moonpalace Records

    iraupena ::65´38´´

    prezioa ::10€

Saioa Garin legorretarraren bigarren lana ere Moonpalace diskoetxe apartekoaren eskutik dator. Batek baino gehiagok Saioa Anarirekin parekatu badu ere, bakoitzak bere bidea dauka, egia bada ere, kantaren batean antzekotasunak dituztela tankerako erregistroak erabiltzen dituztelako. Baina, Saioaren piezak geldoagoak eta xuxurlagarriagoak dira, biluziagoak aldi berean; eta ingelesa dauka hizkuntza kuttun. Bigarren lan honetan, beti ere euskara eta ingelesa tartekatuz, kantuei intentsitatea gehitu die, akordeoi eta tarteka gitarra elektriko baten laguntzarekin. Bestalde, Cat Power ikono izan dezakeen arren, Waits-en negargura, Young-en oihartzuna, Cooderren mugaldeko ukitua eta Frantziako malenkonia ere gogora ekarri dizkit. Barrua husten duen ahala, ez dio iraupenari begiratzen, sentimenduei baizik.

www.myspace.com/saioasounds
Saioa
Abesti bat jaiotzean sentimendu deserosoren bat kontrolatzearen sentsazioa dut

Erraza da Matrioskaren bihotzeraino heltzea? Zer dago barruan?


Panpina errusiar horiek bezala, gure barnean milaka ‘ni’ ezkutatzen dira; batzuetan bat bistaratzen da, baina horrek ez du esan nahi barruan hori bakarrik dagoenik. Eta ausartzen naiz esatera nire bihotzaren barruan galderaz betetako ‘ni’ bat dagoela; nire abesti guztietan islatzen dira galderak.

Inpultsoka egiten duzu lana, batzuetan bakarrik konposatu eta zuzenean jotzen duzu? Ala perfekzionista zara eta buelta asko ematen diozu edozer plazaratu aurretik?


Inpultsoka egiten dut bai. Disko honetako abesti guztiak prest nituenean berehala joan nintzen estudiora eta lau egunetan egin genuen. Hala ere, uste dut azkarregi grabatu genuela. Alferkeria handia ematen dit abesti bera behin eta berriz jotzeak, gehien gustatzen zaidana sormen prozesua delako; barrutik zerbait ezezaguna atera, eta ezaguna bilakatzen den momentuari jarraika ibiltzen naiz.

Adaxkak adaxketatik da Ama Naturaren eta gure arteko bateratasunaren adibide argiena?


Izan daiteke. Nire ustez pertsonok zuhaitzen antza daukagu. Gorputz-enborra daukagu, sustraiak eta galdera amaigabeak ditugu, adarrak.

Halako “abesti gordinak” erditzea gogorra da zuretzat? Sentimendu handia jartzen duzu.


Bai, definizio hori egokia iruditzen zait. Niretzat ez da gogorra abestiak erditzea; justu kontrakoa esango nuke: abesti bat jaiotzean sentimendu deserosoren bat kontrolatzen dudanaren sentsazioa nabaritzen dut, barruan gordeko banu arriskutsua litzatekeena.

Nola suertatu zen gitarra eta akordeoia batzearena?


Abestiak gitarra hutsarekin sortu nituen, baina akordeoiak ukitu polita eman ziekeela iruditu zitzaidan: abesti luzeak eta erritmo motelekoak dira, eta akordeoiak moteltasun hori arintzeaz gain, kutsu malenkoniatsua gehitzen dio. Gitarra elektrikoaren aukera estudioan sortu zen.

ASTEKARIA
2009ko azaroaren 01a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude