argia.eus
INPRIMATU
Periscopio: Hamaika erakusketa, 700 argazki
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko urriaren 28a
Iragan astean inauguratu zituzten Gasteizko Periscopio egitasmoa osatuko duten erakusketak. World Press Photo lehiaketa ezagunean saritutako irudiak ikusi ahal izango dira abenduaren 9ra bitartean. Hamaika erakusketa paratu dituzte, bakoitza hiriko leku batean. Jorge Lopezek Txernobilgo (Ukraina) argazkiak bildu ditu Goiuri Jauregian, Viktor Drachev-ek sobietar errepublika ohietako (Georgia, Bielorrusia...) irudiak Espainia Plazan, Isabel Muñozek El Salvadorreko Maren erretratuak Vital Kutxa aretoan, Emilio Morenattik Pakistango emakumeek bizi duten egoera gogorra islatu du Arte Ederren Museoan... Orotara hamaika erakusketa, eta 700 argazki baino gehiago.