Norabide onean bidea egiten

Sukaldetik kanpo zaila da euskal politikagintza berriaren suan egosi bidean izan daitekeen horri heldutasun puntua hartzea. Argitara ematen diren elkarrizketetako lerroen arteko hutsuneak zure kabuz betetzera kondenatuta zaude halakoetan, saiakera horretan sukaldeko errealitatea non amaitu eta zure barruko desioa non hasten den nahastu egiten direla. Hortaz, azken hilabeteotan eragile asko gogoeta bizian izan dira, itxura denez iraganetik datozen inertziak, nork bereak, alboratu eta inertzion sorpuntu izan ziren estrategiek beren garaian indartutako oinarri sozio-politikoari gaurko honetan modu eraberritu eta behingoz eraginkorrean eusteko asmoz. Mezu berriak entzun dira azken sasoian, hitz berriak testu, eta kontestu, berrietan. Eta niri ohiko zalantza barneratu zait: oraingoa egiaz eraginkorra ote ala nire desioa berriro ere?

Deigarria izan arren sozialismoaz janzten direnek konbentzitu naute; bai, oraingo apustuak serio behar du. Zelan ulertu bestela azken boladako mozkorraldi errepresiboaren gertaera-segida? Presoen argazkiena, senideak legez kanpo utzi nahia, edo azken sarekada fina, momentuz azkena. Bai, gogoeta horiek emanak, ezker abertzalearenak funtsean, min egin du, min egin die zezen larruko unionistei mina gehien sentitzen duten lekuan, konfrontazio politikoaren eremu eraginkorrean, espetxeratu berri dituzten buruzagi batzuek beren gogoetan iragarria zuten bezala. Zuria eta botilan; dudarik ez. Horrela ulertu dute lehengoan Donostiara bildutako milaka herritarrek, aspaldiko partez milaka eragile bihurtzeko ilusio berrituaz. Eta kontuak atera, oraindik ez da konfrontazioa termino berrietan hasi, atariko beroketa baino ez baita izan zapuztu nahi izan duten oraingo hau! Boomerang efektua. Efektu hori iraunkorra izatea da abiatzeko den prozesuak hartu behar duen helbidearen ezaugarri bat, Estatuaren aldetik oldarraldi gehiago espero daitezke eta. Gaztelerazko esaera zaharrarena euskaraz gogoan: zaunka egiten dute, zamalkatzen garen seinale!

Gogoetak gogoeta, hainbatetan nekatu arte entzun dugun ziklo berriarena abiatzear egon daiteke behingoz. Ukitzeko moduan da azkenik. Eta nago ni, horretan aparteko garrantzia izan duela ezker abertzalearen gogoeta propioak, zalantzarik ez dudalako bera dela abiatze horren ezinbesteko motore eta bermea; beharrezkoa da, nahikoa ez bada ere. Estrategia politikoaren aldeko apustu sendoa ondorioztatzen da gogoeta horretatik, eta prozesu politikoaren ibilbidean trantsizio faseak izan beharra ere, helbidean tarteko helmugak jarrita, garai bateko presazko zuri-beltzeko hautua gaindituz. Hortaz, aukera dago oraingoan Estatuak seguruenik gaitz txikiagotzat hartzen zuen bideari buelta emateko, garai batean aldaketarako baldintzak sortzeko balioa izan zuen estrategia politiko-militarra aurrerantzean gauzatu behar den aldaketarako konfrontaziozko estrategia politiko irmo huts bilakatuta.
Arriskatzeko ordua da hau, ezkerreko subiranistok behingoz behar ditugun aukerak arriskatzetik etorriko baitira. Aliantzak osatzeko ordua da ere, indar subiranistaren artean. Baina ez diezazkigula independentziaren basoak sozialismoaren zuhaitzak ezkutatu. Hortaz, ezker abertzaleak legala behar du bilakatu, ukatu egiten gaituztenen legeetan legala. Eta hori 2011ko mugarria buruan, hil ala biziko hitzordua baita hori, bizitzeko apustua egin duenarentzat. Fundamentuzko ezkerrarentzat ezinbesteko bermea da bilakatze hori, aldaketa politikoaren norabide onean.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude