argia.eus
INPRIMATU
Artikulu honen egileari buruz
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko maiatzaren 06a
Constantin Romanen biografiak, zenbait alorretan, lerro paraleloa marrazten du Herta Müllerrenarekin: Errumaniatik erbestera joan zen Ceaucescuren diktaduran eta Londresen bizi da egun. Hainbat alorretan lan egindakoa, azpimarratzekoak dira geodinamikaren alorrean egin dituen ekarpenak, plaken tektonika ulertzeko kontzeptu berriak garatu baitzituen. Literaturari dagokionez, Blouse Roumaine antologiaren egilea da. Liburu erraldoi horretan bildu zituen Errumaniako emakumezko idazleen biografia, testu eta erreferentzia ugari. Euskal kulturarekin ere interes bizia du: Bernardo Atxagaren eta Kirmen Uriberen poemak itzuli ditu errumanierara; eta, besteak beste, Ignacio Zuloagak eta Eduardo Txillidak Errumaniarekin izandako harremana ikertu du.