argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2013ko maiatzaren 06a

Aritz Gorrotxategi idazleak Beterriko Liburua aldizkarian: "Une honetan goi-mailako literaturari begira gaudela iruditzen zait, beste ezeri baino gehiago, eta entretenimendua gaizki ikusita dagoela gurean. Entretenitzen duen liburua mespretxatu egiten da. Orduan, beldurrez edo, inork ez du entretenimendua esaten, ez ez, denok goi literatura egiten ari gara. Baina hori gezurra da".

 

Aitor Espie ilustratzaileak Noticias de Gipuzkoan: "Jada ez dut leku bat egitea bilatzen artearen munduan. Jada ez zait interesatzen. Bideragarriagoa ikusten dut ilustrazioaren mundua, nahiz eta zaila dagoen baita ere, sormen handiko jende trebe asko dagoelako, baina ni oso motibatuta nago oraintxe bertan, batez ere umeak ditudanetik. Euren mundua kutsatzen didate, euren kodigo eta errealitateak ikasten ditut. Eta hori orain gehiago interesatzen zait, artearen munduko kode irreal, hutsal eta harroputzak baino. Oso aberasgarria iruditzen zait haurren mundua".

 
 

Irati Elorrieta idazleak Berrian: "Askok uste zuten baino lehenago, gure kultur objektu zaharrenetakoa, liburua, aro digitalera sartzera doa (...) Eta krisian ez da egongo liburua, baizik eta negozioaren eredua. Hor hitz egiteko asko dago. Egile eskubideak, merkatuaren kontzentrazioa, sasi-monopolioak. Digitalizazioa desafio berria da, baina arazoak ez dira berriak (...) Liburu batekin sortzen den harreman emozionala ezin da digitalizatu".