argia.eus
INPRIMATU
Uribarriko gau eskola egoitzarik gabe
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko urriaren 22a
Benitoren blogean irakurri dugu. Urteak omen dira Bilboko Uribarri auzoan euskaltegiak ateak itxi zituela eta azken bost urteetan gau eskola izan dute martxan. Doako eskolak eskaini dituzte auzotarrentzat, boluntario jardunda. Auzoko eskola bateko gelak erabili dituzte orain arte eta aurten egoitza ez dietela utziko jakin dute. Hala ere, gau eskola bertan behera uzteko asmorik ez dute antolatzaileek. Benitok ondoko hausnarketa egin du Bilbon helduek euskara ikasteko dituzten aukerei buruz: “Bilbo izango da euskara jende heldu gehien ikasten dabilen udalerria, euskaltegi eta ikastegi asko eta jendetsuak, Boluetatik Zorrotzaraino, baina mapamundiko mundu guztietan ez dago aukera hori ziurtatuta: Uribarri, Zurbaran, Otxarkoaga, Abusu edo Errekalde lako auzo jendetsuetan ez dago helduek euskara ikasteko berariazko zentro eraturik. Alboko auzoetara edo erdigunera jaistea izaten da aukera hangoentzat. Bestelako alternatibarik sortzen ez bada behintzat, eta egon da halakorik [Uribarriko gau eskolaz ari da]”.