argia.eus
INPRIMATU
Sarean da “Orotariko Euskal Hiztegia”
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko urriaren 25
Euskaltzaindiak zintzilikatu du sarean Koldo Mitxelenak osatutako Orotariko Euskal Hiztegia. Paperezko edizioa prestatzeko erabilitako datutegiak hartu dituzte oinarri eta Interneten bi bertsio jarri dituzte: bata PDF formatuan, testu jarraitu moduan ordenagailura jaits daitekeena, eta bestea, web bidez, sarrera nagusiak bilatzeko aukera eskaintzen duena.

Euskaltzaindiak bere webgunean dioen moduan, erakundeak egin duen “egitasmo handienetakoa da, zalantzarik gabe, handiena ez bada”. Hiztegi historiko horretan euskaraz idatzi diren liburu esanguratsu gehienak daude, hainbat aro eta euskalkitakoak.