Alain Ulaziak eta Alfontso Martinez Lizarduikoak osatu dute Oppenheimer eta Manhattan proiektua liburua. Lanaren helburua, Robert Oppenheimer-en soslaia eskaintzeaz gain, aurreneko lehergailu atomikoaren sorkuntza azaltzea da. Baita, noski, mota horretako lehergailuak Japoniako Hiroshima eta Nagasaki hirietan botatzeko testuingurua azaltzea ere. New Yorken jaiotako zientzialariak denetik ezagutu zuen bizi izan zen bitartean: Washingtonen lehen mailako pertsonaia izan zen, baina II. Mundu Gerraren ondoren baztertu egin zuten. Egileek liburuan diotenez, pertsonaia anbiguoa da Oppenheimer: lehen mailako zientzialaria, baina zalantza etikoak sortzen dituen gizona.