Gosea eta gastu militarra


2009ko urriaren 25an
Joan den larunbatean Gosea Desagerrarazteko Naziorteko Eguna izan zen, NBEk antolatuta. Egun horretan ere, Euskal Herriko hainbat kolektibo eta plataformek, aberastasunaren banaketa justua eskatu zuten. Testuinguru horretan, hainbat datu harrigarri egin ziren publiko.

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) esan zuen goseak mehatxatutakoen kopurua 963 milioitik 1.200 milioira igaro dela urte bakarrean, horietatik gehienak haurrak eta emakumeak. UNICEF eta Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, hiltzen diren bost haurretatik bat –urtean 1,5 milioi– diarreagatik hiltzen da. Hau da, hiesak, malariak eta elgorriak hirurek batera baino haur gehiago hiltzen ditu beherakoak. Euskal Herrian, berriz, txirotasunak 500.000 lagun kolpatzen ditu, hileko 1.000 eurotan dagoen pobreziaren mailatik behera bizi baitira baliabiderik gabe.

Gauzak horrela, desagerrarazi al liteke gosea eta pobrezia, eta ondorioz, gaixotasun batzuk? Natur baliabideak eta bitarteko tekniko nahiz ekonomikoak egon badaude munduan orban hori eragozteko. Borondate politikoa baino ez da falta. Hirugarren munduko herrialdeak eta garapen bidean daudenak egoera horretatik atera litezke familia-nekazaritzaren aldeko apustu garbia egiten badute.

Hala ere, garatutako herrialdeek murriztu egin dute herrialde behartsu horiei emandako babesa, krisiak krisi, gastu militarra handitzen doan bitartean. Urtero, ELGA (Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) barruan dauden herrialdeei 365.000 milioi dolar ematen zaizkie nekazaritzarako, eta gastu militarra, berriz, bilioi bat dolarrekoa da (1.340.000 milioi). Euskal Herrian, administrazioek ere egin dezakete gehiago aberastasunaren birbanaketa justuagoaren alde: iruzur fiskala pertsegituz, aberatsei zerga handiagoak jarriz eta gastu publiko desegokiak ezabatuz.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude