argia.eus
INPRIMATU
Besteekiko distantziaren garrantzia
Unai Brea @unaibrea2 2009ko urriaren 21
Denok dugu “gurea” den espazioa, hau da, beste norbaiti guregana hurbiltzea onartzen diogun distantziarik txikiena. Distantzia hori ez da finkoa,  aldatu egiten da kulturatik kulturara, eta baita, pertsona beraren baitan, egoeraren arabera ere. Japonian, esaterako, onargarriagoa da aldamenekoa oso hurbil egotea AEBetan baino.  Zuk zeuk ere ametituko duzu trenean, jende asko doan orduan, albokoak ia ukitzea, edo “ia” gabe; baina ez zenuke gauza bera onartuko mendian paseoa egiten ari zarela. Eta aldamenekoarekin daukazun harreman motak zerikusi handia dauka, jakina. Berriki, Kaliforniako ikerlari talde batek aurkitu du kontu hauetaz arduratzen den burmuineko atala. Zenbait gaitz mentali buruzko ikerketetan lagungarri izan daiteke aurkikuntza.

http://ttiki.com/7031 (Gaztelaniaz)