argia.eus
INPRIMATU
Ura: zibilizazioen edari, liskarren iturri
  • Fernando Bustillo / Ekain Martinez Lizarduikoa ::Ura, gizadiaren ondarea

    Gaiak

    orrialdeak ::142

    prezioa ::18€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko urriaren 18a
Fernando Bustillok eta Ekain Martinez Lizarduikoak idatzi dute Ura, gizadiaren ondarea liburua. Gaiak argitaletxeak publikatu duen liburu honen helburua, zera da: ulertaraztea, ura ezinbesteko elementua dela gizadiaren garapena ulertzeko. Horretarako uraren inguruan eraikitako zibilizazioen historia errepasatu dute egileek. Atzera botatako begirada horretan garrantzi berezia eman diote Euskal Herriari, urak toponimian, errituetan, burdinolen sorreran eta abarretan betetako lana azpimarratuz. Baina egun, ura gatazka iturri ere bada, munduko baliabide hidrikoak ondo banatuta ez daudelako. Zer egin horren aurrean? Nola eragingo dio arazoak biharko Euskal Herriari?