argia.eus
INPRIMATU
Txoratutakoa
Jakoba Errekondo 2009ko urriaren 14a
Geu bakarrik ez, beste batzuk ere txoratzen dira. Argazkikoa, sagarrondoa (Malus x domestica). Aurtengo hau ez da sagar urtea, baina gure etxe inguruko eguteretako sagastietan sagarra poliki dator. Bestetxekoen sagastiko sagarrondo hau majo betea dago. Alez mukuru eta beheko barreneko adarrean lorea. Lore txoroa esaten diogu. Aranondo, gereziondo, udareondo eta abarretan ere ez da ikusten zaila. Txakurrekin gertatzen ohi den eran, landareek ere nagusiaren itxura hartzen ote dute?