argia.eus
INPRIMATU
Nortzuk dira balutxeak?
Karlos Zurutuza @karloszurutuza 2009ko urriaren 18a
Iran, Pakistan eta Afganistango mugek banatutako herria da balutxea. Kurdueraren eta farsieraren antzeko hizkuntza dute, eta gehienak suni musulmanak dira. Errolda ofizialik ez dagoen arren, 15-20 milioi direla kalkulatzen da.

Balutxistango lurrazpiak urre, ikatz, gas, petrolio eta uranio erreserbak gordetzen ditu. Aldi berean, oso kokapen estrategikoan dago balutxeen lurra: hidrokarburoen bide nagusiak handik igarotzen dira eta 1.000 kilometroko kostaldea du Pertsiar Golkoko atarian.
Islamabaden (Pakistango hiriburua) kontrolpeko Balutxistan, Pakistango eskualderik handiena da (lurraldearen %44), baita populazio eta garapen maila txikienak dauzkana ere.

Nekazaritza da diru-iturri nagusia, baina lurraren heren bat besterik ez da laboragarria. Gas, petrolio eta ikatz erreserba erraldoiak izan arren, egur eta zimaurrez betetzen da energia beharren %40.