argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2009ko urriaren 18a

Jabier Muguruzak hamargarren diskoa plazaratu du: Taxirik ez (Resistencia). Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du disko berria, urriaren 21ean. Hilaren 30ean Donostian arituko da.

 

Carmen Rodriguez Suso Musikeneko koordinatzaile nagusi izendatu zuten pasa den astean. Musikaren historia irakaslea da egun, eta Musikene Fundazioko Patronatuko kide izan da haren sorreratik. Juan Jose Pujana Arza ordezkatuko du kargu berrian.

 
 

Jose Frisuelos argazkilariak hondartzen irudiak bildu ditu Iruñeko Contraluz galerian, Playeras izenburupean. Toledoko (Espainia) argazkilariak 18 urterekin ikusi zuen itsasoa aurrenekoz, kamerarekin lehendabiziko urratsak ematen ari zenean. Erakusketa hilaren amaierara arte izango da zabalik.

 

Escenium Arte Eszenikoen Nazioarteko Foroa otsailaren 10ean, 11n eta 12an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. 600 profesional baino gehiago bilduko dira ardatz nagusi bezala publikoa izango duen foroan: hura erakartzeko formulak, garapen eta ezaugarriak, eskaintza aberats baten planifikazioa eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide.

 
 

Mikel Valverderen Rita eta hilobi-lapurrak eta Jorge G. Arangurenen Xomorroak ate azpitik liburuak plazaratu ditu Elkar argitaletxeak, haur literatura sailean.