Benetako rock-and-rollak ez dauka iraungitze datarik

  • Roy Loney & Señor No ::Got me a hot one!

    Bloody Hotsak

    iraupena ::36´14´´

    prezioa ::13.50€

Loney rock-and-rollaren altxor ezkutuetako bat da: AEBetako Flaming Groovies ezinbesteko taldearen sortzaile izandakoa, ez dio inoiz utzi konposatzeari ezta intentsitate handiko kontzertuak egiteari ere. Gaur egun hiru talde ditu eta horietako bat Donostian: Señor No. Kasualitate bati esker egin zuten bat, baina ez da kasualitatea Loneyk “azeri” horiek aukeratzea. Aurretik EP bat egin zuten eta orain diskoa. 1950eko hamarkadako rock-and-roll beroenarekin hasi eta punk-rocka, garagea, sustraidun rock amerikarra, Elvisen zipriztinak, 1960ko hamarkadako mistizismoa eta bestelakoak datoz jarraian. Gainera, Strangeloves eta Ray Davies koktelean sartzeko edo ukitu jazzeroak emateko gai da; baita Groovies-en klasiko bat pizteko ere. Betiko rock-and-rollean sinistera bultzatzen zaituen lana.

www.myspace.com/royloneyysenorno
Garrantzitsua da ikusleak aldi berean eroso eta deseroso sentiaraztea

Zer berezitasun dauka Señor No taldeak? Zer da daukan onena?


Señor No oso gogor rockeatzen duen taldea da, kideek beti %100 ematen dute. Beraiekin lan egitea izugarria da energia asko ematen didatelako. Taldekide guztiak musikari itzelak dira, eta ni bezain erotuta daude. Oso pozik nago beraiekin lan egiteko aukera daukadalako.

Zure kantuak entzunda, badirudi beti iraganera begiratzen duzula: 50eko rock-and-rolla, rockabillia…


Niretzat 50eko hamarkadako rockean hasi zen guztia, hori da nire abiapuntua. Chuck Berry, Fats Domino, Little Richard, Eddie Cochran, Carl Perkins eta Elvis. Baina 60ko hamarkadako Stones, Kinks eta Who-k ere eragin handia izan zuten nigan. Ni rockean nago sustraiengatik; dantza egiteko gogoa ematen badit, gustuko dut. Gaur egungo musika gutxi entzuten dut, baina The Hives, The Hi-Risers eta The Minus Five oso gustura entzuten ditut.

Zein da zure sekretua halako kontzertu indartsuak ematen jarraitzeko?


Aspaldiko esamoldea aintzat hartzea da sekretua: “Eman jendeari nahi duena”. Nik uste dut badakidala zer nahi duen eta ahalegin guztia egiten dut hori emateko. Kantu borobilak, energia ugari eta hurbileko hartu-emana. Luzaroan dihardut hori egiten, eta entzuleak eta biok elkar ezagutzen dugu dagoeneko.

Zer da kontzertu baten ikusi/entzun nahi duzuna, zer eskatzen duzu?


Artistek ikusleei errespetua erakutsi behar diete, ondo jo eta profesionalak izan. Umore ona izatea ere eskertzekoa da. Horrez gain, garrantzitsua da ikusleak aldi berean eroso eta deseroso sentiaraztea. Funtzionatzen duenean, magikoa da.

Zer da rock-and-rolla zuretzat?


Rock-and-rolla da ni naizena, nik egiten dudana. Aktorea, idazlea eta ekoizlea ere banaiz, baina ez diot inoiz rockerra izateari utzi. Nire arima barru-barrutik erretzen du horrek eta egiten dudan guztian dauka eragina.

ASTEKARIA
2009ko urriaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude