Txomin Peillenek 1981ean Bordelen irakurri zuen semantika tesiaren ondoko emaitza da Biziaren hiztegiaz liburu hau. Hitzaurrean egileak dioenez, jendeak euskararen aberasteko biologiaren hiztegia erabili izan du urte askoan: bizidunak izendatzeko hitzak metafora bidez bestelako erabileretarako ere usatzea. Liburu honen asmoa hiztegi hori berreraikitzea da, hain zuzen ere. Lekukotasun zaharrenetatik abiatuta, sinesteek hizkeran izan duten eragina aztertzea, eta erakustea biziaren hiztegiak geografiari, matematikari, psikologiari, zuzenbideari eta bestelako jakituriei egindako ekarpenak.