argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko urriaren 18a

SOS Veleia taldeak Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua idatzi du. Hona pasarte bat: "Behean sinatzen dugun pertsonok pentsatzen dugu ez dagoela behar bezala frogatuta grafitoen faltsutasuna, eta benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, ondorengoa eskatzen diegu auzian erabakimena dutenei: piezek hasierako egoeran jarraitzen dutela konproba dezatela, grafitoen analisi eta ikerketa zientifiko berriak egitea agin dezatela, eta parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela aurrez seinalatutako lekuetan".

 

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak El País-en esanak Gobernuak aurkeztutako inkesta soziolinguistikoaz: "Ez da txosten bat, zehaztasun gutxiko inkesta baizik. Inork ez daki nola egin den. Gobernuak eskatutako inkesta soziolinguistikoa da (...) Legea ez da aldatu behar azterketak hala esaten duelako. UPNk ez du aldatu nahi, eta ez du nahi Gobernuan gaiari buruzko iritzi desberdinak egotea. Azterketan esanak esan, bi alderdi nagusiak (UPN eta PSN) hau bezalako gai garrantzitsuaren inguruan bat etorri behar dira".