Afganistarren tankerako euskaldunak

Horrela zioen, Argian, duela aste gutxiko erreportaje batek: “Quetta kulturanitza izan daiteke, baina inolaz ere elkarbizitzaren eredu”. Eta, testu horretan, Quetta (hiri hori Pakistanen egonda ere, afganistarrak omen dira nagusi) izenaren ordez Euskal Herria idatziko bagenu? Izan ere, bertakoen artean egon badago errotikako ezberdintasun ugari: espainiar kulturakoak, frantziar kulturakoak eta euskal kulturakoak batetik, gehi gurera iristen ari zaizkigun etorkinak, bestetik. Badugu, beraz, aniztasun kulturala. Baina, elkarbizitzarik?

Ezezkotan nago, ezberdina den guztia onartzea zaila zaigulako eta ezberdin pentsatzen dutenak norberaren “egia propio”ra erakartzen saiatzen garelako, beste izaera horien zilegitasunaz jabetu gabe. Eta beste horiek gutako bat bihurtzeko ahalegin horietan porrot eginez gero, “egoskor horiek” etsaitzat jo ohi ditugu. Beste herrialde batzuetan, ostera, malguagoak dira.

Gure ezaugarri kultural horren isla EAEko azken hauteskundeetan antzeman da. Euskal nazionalista edo abertzale askok ezin zuten pentsatu alderdi espainiarren bat Jaurlaritza hartzera irits zitekeenik, hori gauzatu denean harri eta zur geldituz. Alegia, Euskal Herri abertzale batekin amesten duten herritar asko ez ziren jabetzen espainiar sentitzen diren hurkoek agintea hartzeko zuten posibilitate errealaz; mehatxu gogaikarri hori gogor arbuiatzen zuten. Alegia, ametsak errealitatetzat hartuta, herritar ez-abertzale –ezberdin– horien existentziari eta indarrari uko egiten zieten. Zurruntasun kulturala, norberaren ideiekin bat ez datorren begi-bistako errealitatea ukatzeraino iristen dena.

Izan ere, politikan behin eta berriz antzematen da ezberdina denaren aurrean dugun errefus itsu hori; adibidez, abertzale eta espainiar sentitzen direnen artekoa. Areago, hain dago sartuta zurruntasun hori gurean, non abertzaletasuna partekatzen dutenak ere etsaituta dauden elkarrekin. Hortaz, abertzaletasunaren indarra ezin da ulertu EAJ + Aralar + EA + Batasuna + Hamaika Bat batuketaren arabera, enbor bereko batugai horien artean gainditu ezinezko ezberdintasunak daudelako. Letra-zopa hori ez da logikoa. Zenbait diferentzi ideologiko egonda ere, halakoak gaindituko lituzkeen oinarrizko batasun bat behar da, batez ere abertzaletasunari aurre egiteko asmotan elkartu direnen aurrean. Baina, indar politiko horiek duten elkarri ulertzeko ezintasuna ez da beti ideologikoa; gakoa, arestian esandako gure zurruntasun kulturalean datza: gu geu erabat bezalakoa ez dena etsaitzat jotzera garamatza.

Hasierako erreportajera itzuliz, pentsatzekoa da Quettan dagoen egoerara hemen ez garela iritsiko: “Talde ezberdinen arteko tiroketak, bazarreko postuetako eztandak, hilketa selektiboak eta bahiketak dira egunerokotasunaren taupadak”. Baina, Euskal Herria desagerrarazteko ez dago halakoren beharrik ere; horretarako nahikoa da-eta “ahaide politiko”en arteko ezintasuna elkarri ulertzeko. Gu geu erabat bezalakoa ez dena etsaitzat jotzeak herri bezala desagertzera garamatza.

Euskal Herrian dugun aniztasunari erreparatuta, soilik ezberdintasunak onartuta izango zaigu posible egitasmo politiko bat eraikitzea, non gehiengo zabal batentzako lekua egongo den. Hasteko eta gutxienez, euskal nazionalista edo abertzaleengandik abiatuta.

ASTEKARIA
2009ko urriaren 18a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude