argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2009ko urriaren 13a

Jose Luis Zumeta pintoreak Garan: "[Gaur egun artearen munduan hasten ari direnak] askoz ere prestatuago daude, batez ere, teoria aldetik. Teknika aldetik, zer esanik ez. Baina presa gehiegi ere badute, segituan nahi dute estilo bat hartu eta hori garatu, eta estiloa ez da markatu behar behin ere, estiloa, berez, ezinezkoa da ez edukitzea. Ez da leku batean finkatu behar, logotipo bat bezala, ‘nik horrela egiten dut’ eta beti berdin".

 

Eñaut Gantxegik Berrian, Goenkale saioaz: "Arraldek berdin jarraitzen du, second life-ko herri birtual bezala (...) Eta betikoa, sexu gutxi. 16 urterekin, adin sexualez nagusia denean (hurrengo urtean alegia) agian haragi pixka bat gehiago azalduko zaigulakoan nago".