argia.eus
INPRIMATU
Zerk hil zuen Mozart?
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko urriaren 07a
Amsterdam-eko Unibertsitatean burutu eta Annals of Internal Medicine aldizkarian argitaratu den ikerketa baten arabera, Wolfgang Amadeus Mozart eztarriko infekzio baten ondorioz hil zen.

Orain arte hainbat teoria egon dira jeinuaren heriotza azaltzeko: pozoia, sukar erreumatikoa eta trikinosia, besteak beste. Baina Amsterdameko ikerlariek 1791ko neguan Vienan izandako heriotzen erregistroak aztertu dituzte, eta Mozart hil zen hilabete berean hirian estreptokoko-faringitis izurria izan zela ikusi dute. Gainera, musikariak izan zituen sintomak –eztarriaren eta giltzurrunen hantura, bizkarreko mina eta legena– bat datoz eztarriko gaitz horrekin.