Nitasunetik kontzientziaren eraikuntzara

  • Abdela Taia ::Malenkonia arabiar bat

    Alberdania

    orrialdeak ::112

    prezioa ::15€

Malenkonia arabiar bat
Abdela Taia idazle homosexuala eta marokoarra dugu, nahiz eta azkeneko hamarkadan bere nortasuna Parisen berregiten ari. Berreraikitze horren beste saiakera bat bezala ikusi beharko genuke haren azken nobela, Malenkonia arabiar bat: intimista, narrazio poetikoa, telegrafikoa, fragmentarioa.

Nortasunaren edo kontzientziaren eraikuntzaren paradigma dira nobelak dituen gogoetarako atalak: Oroit naiz, Idatzi… Batetik, gogoratu beharra dauka eta bestetik, memoria eraiki, kode berrian gainera. Izan ere, Marokon homosexualitatea zigortua baitago kartzelarekin. Taiak bere homosexualitatea denen aurrean agertzea, lau haizetara idaztea erabaki du. “Marokon nire lotsa izan daitekeena zerbait indartsua bilakatu nahiko nuke, (…) ez dut homosexualitatea tribializatu nahi, (…) eta moda sinple bihurtu, zerbait iraultzailea izatea nahiko nuke” (El País, 2006).

Beraz, egilearen nahiak fikzioa eta errealitatea nahastera garamatza. Ez dakigu noiz ari zaigun Abdela Taia bere bizitza kontatzen, noiz Abdela protagonistaren egiteak idazten. Kontatu nahi duena eta bizi izandakoa nahita edo nahi gabe etengabe nahasten dituelako.
Salé-n, Rabat ondoan, familia xume batean jaio zen Taia, eta Genevan eta Sorbonan ikasi zuen. Bost liburu ditu dagoneko idatziak eta ez du aukerarik galdu homosexualitateaz jarduteko, eta giro homofoboa nahiz kultura arabiarrak bizi duen matxismoa salatzeko.
Abdela Taiak ohean ematen ditu ordu gehienak Patxi Zubizarretak itzulitako eleberri honetan, maitasunaren usainarekin eta izerdiarekin irakurleak liburuaren orrialdeak bustitzeraino. Herri sentsuala, giro arabiarrak, bizitutako maitasun abaniko zabala eskaintzen digu, Taiak. Haurren artean hain ohiko diren jolasak. Kalean nouiba, nork bere burua besteari eskaintzea. Bortxaketak, maitasunaren diktadurak. Beti ere gizonen artean. Izan ere, nobela honetan emakumerik apenas agertzen den. Emakumeen arteko harremanen nahiz bestelako harremanen inguruan isiltasuna da nagusi. Amak existitzen dira, halere: Hai Salameko emakume indartsuak, tradizionalak, arauen mendeko direnak. Ez da gutxi.

Bukatzeko, Abdelak arabiar kulturari beste begi batzuekin so egiteko proposatzen digu, kantuen, literaturaren, zinemaren, musikaren edo artearen bidez, arabiar munduarekin lotura duen intertestualitate oparoa eskainiz. Alberdaniak argitaratu berri duen liburua aski interesgarria suerta dakiguke, hain juxtu ere, arabiar kulturara zertxobait hurbiltzeko eta bidenabar harreman periferikoen gainean gogoeta egiteko. Hori bai! Arestian esan lez, harreman askeen aldarri izan daitekeen memorandum poetiko honetan pertsonaia femeninoen falta sumatuz. Agian gizonezko protagonista aski femeninoa delako? Edota feminitatearen eta maskulinitatearen arteko mugak zalantzan jartzen dituelako?

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude