“Abortu bat ez da frakaso bat, alderantziz”

Luis Elberdin
Luis ElberdinDani Blanco
Bere lanean sinesten duenak ez du esaten duena sinestarazteko lanik.

Esadazu sexologoei hainbeste gustatzen zaizuen egia borobil eta progre horietako bat.


Sexu harremanetan zer gertatu behar den eta zer sentitu behar dugun inposatzen digun gizarte eredu batean bizi garenez, gidoi hori betetzen dugun marionetak baino ez gara.

Berriz ere sistemaren errua!?


Gobernua ez dago ohean, baina sistema bai. Auto-istripu bat dugularik errua besteari egoztea da joera naturala, baina sexuan ez. Zalantzan eredua jarri beharrean gure burua jartzen dugu.

Aizu, oraindik alarde mistoak onartzen ez diren herri batean bizi gara, e.


Bai, baina gaur egun emakumea da ohe gainean baldintzak jartzen dituena, eta hala behar du. Gizonezkook inposatutako lau muxu, bi laztan, sartzea, eta segundo berean korritzearen ereduak ez dauka zerikusirik anatomiarekin.

Ez da izango...


Gauza bat da bizi-proiektu baten baitan emakumeek gurekin intimitatea konpartitu nahi izatea, baina hori bezain egia da ez gaituztela ezertarako behar. Ez da kasualitatea banatzeko erabakia gehien-gehienetan emakumeak hartzea.

Ez da erraza XXI. mendeko gizona izatea!


Bukatu da gizonezkoak kontsultara, John Wayne saloon-era nola, armairu bat bezain harro sartzen ziren garaia. Orain oso xume, oso umil datoz, akojonatuta, eta bikotekidearen plazerarekin oso kezkatuta.

Eskolak bere lana egin balu, agian...


Denak gaude sexu-heziketaren garrantziarekin ados, baina gero... Ez dago azalekoaz haragoko ezer egiteko borondate politikorik. Sexuak ez du botorik ematen, nonbait.

Nola ezetz? Ez al dira abortuaren legea prestatzen ari?


25 urte geroago iraungita jaio zen lege bati adabakia jartzen ari dira. Zer egingo duten? Orain 25 urte Frantziar Estatuan zegoen legedia martxan jarri. Alegia, hamalaugarren astera arte abortua baimendu eta hortik aurrera turismo sexuala, Holandara edo Denverrera, abortatzera.

Zer dira, frantsesak oso aurrerakoiak ala espainolak oso atzerakoiak?


Gaur egun, Espainiako Estatuan, emakume batek haurdunaldia eten ahal izateko erdi erotuta edo senetik irtenda dagoela onartu behar duela esaten badizut, zer uste duzu?

Jendeak larrua jo eta gero irakurtzen duela zuek zabaldutako informazioa!


Tabako paketeetan erretzeak hiltzen duela jartzen du baina jendeak berdin-berdin erretzen du, ezta? Nahigabeko abortuak beti existitu eta existituko dira, baina abortu bat ez da frakaso bat, alderantziz.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude