argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko urriaren 07a

Artelekuko koordinatzaile postua kentzea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Kepa Landaren kontratua bertan behera utzi du. Gainera, Aldundiak adierazi duenez, krisi ekonomikoa dela-eta, Donostiako kultur guneko ekitaldi kopurua murriztuko dute.

 

Bide Ertzean taldeak Leidor Sessions zuzeneko disko eta DVDa kaleratu du. Tolosan eskainitako kontzertuko irudiez gain, Gorka Urbizu, Kirmen Uribe, Kaki Arkarazo edo Iñigo Aranbarriren testigantzak ere bildu dituzte DVDan. Hilaren 23an proiektatuko dute estreinakoz DVDa, Leidor aretoan bertan, eta azaroan ekingo diote diskoa aurkezteko kontzertu birari.