argia.eus
INPRIMATU
Historialarien eta idazleen Galeuscak
Historialarien eta idazleen Galeuscak
Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2009ko urriaren 11
Galeusca hitza ez da soilik ikur politiko gisa erabili izan, zentzu zabalagoan ere hartu izan da, horren adibide da duela urtebete inguru Galizia, Euskal Herria eta Herrialde Katalanetako historialari ugarik Bartzelonan sinatu zuten manifestua, historiaren “Estatu ikuspegiari” aurre egiteko, besteak beste. Horretarako bilera eta kongresu bateratuak egingo dituzte Galeuscaren izenpean.

Idazleak Arantzazun, asteburu honetan

Idazleen Galeuscak ibilbide luzeagoa du. 1984an egin zuten lehen idazleen bilera Kataluniako Poblet herrian; iaz federazio gisa funtzionatzea erabaki zuten hiru herrialdeetako idazleen elkarteek. Aurtengo batzarra Arantzazun antolatu du EIEk Literatura txikiak, erronka handiak izenarekin eta lau ataletan banatuko dituzte jardunaldiak. Antolatzaileek bloga sortu dute eztabaidarako edukiak eta iritziak trukatzeko: www.blogari.net/galeusca2009.