argia.eus
INPRIMATU
Euskadi Sariko finalista izateari ezetz esan dio Iñigo Aranbarrik
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko urriaren 11
Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskutitza jaso zuen duela bi aste, Zulo bat uretan eleberriagatik Euskadi Literatura Sariko finalista zela azalduz. Idazleak, ordea, finalisten zerrendatik ateratzeko eskatu du. 2007an plazaratutako Utikan Euskadi Sariak manifestuaren sinatzaileetako bat da Aranbarri. Manifestuak dio “sarion helburua ez dela literatur kalitatearen gaineko ebazpen zintzoa ematea”, eta iradokitzen du helburua “egungo aginteari otzana zaion jardun literarioa sortzea” dela. Irregulartasunak ere salatu zituzten manifestua sinatu zuten idazleek. Manifestu osoa eta sinatzaileak: www.utikan.com.