Umorearekin eta bizipozarekin egindako rock irekia

  • Puro Chile ::Color

    autoekoizpena

    iraupena ::36´10´´

    prezioa ::17.95€

Color
Mamen Rodrigok (Vulpes, Anticuerpos…) eta Urko Igartiburuk (Tiananmen, Eskorbuto…) aspalditik daukate proiektu hau esku artean; poliki-poliki mimatzen eta lantzen ibili dira; eta dagoeneko hemen daukagu euren lehenengo emaitza luzea. Oinarria gaztelaniaz abestutako rock gitarreroa da eta Mamenen ahotsak pertsonalitate handia eta erregistro aldaketa nahiko ditu. Badira baita punkaren eta Anticuerpos taldearen eragin batzuk ere. Baina benetan disko honi kolorea eta izaera beroa ematen diona bestelako doinu, umore eta tenpoak dira. Hala, bizitzaren aldeko hitz positiboak aurkituko dituzu, reggae, rumba eta ukitu latinoarekin abestuta. Talde kontzeptua alboratuta, familia handi batean, lagun artean, burutu dute. Josu Zabalak, Roberto Mosok, Almudena Cachok eta beste askok esku hartu dute.
Mamen Rodrigo eta Urko Igartiburu - Puro Chile
Gure helburu nagusienetako bat da gure buruen titiritero izatea

Puro Chilek esan nahi du intuizioz lan egitea; eta berez disko hau egiten denbora luzea eman duzue. Ez da hala?


U. Igartiburu: Bai, urte eta erdi pasa dugu lanean. Gauza asko egin nahi izan ditugu eta gure baliabide eta erritmoekin egin dugu; gure barneko pultsua erabiliz.

Mamen eta Urko, punkaren ezkortasunetik zatozte, baina lan honekin carpe diem-a eta izaera positiboa aldarrikatzen dituzue.


M. Rodrigo: Taldekideok oso une onean gaude, bizitzako gauza askotan botila erdi betea ikusten dugu eta ohartu gabe gure bizitzako bidaia kantuetan agerian gelditu da. Josu Zabalak kantuak entzuterakoan esan zigun harrituta gelditu zela: punk ilunetik koloredun rockera pasa garela; eta nahiz eta salbuespenak ere badiren, Josuren definizioa gustatu zitzaigun.

Diskoa autoekoiztu egin duzue eta taldearen managementa ere zuen kargu hartu duzue.


U.I.: Bai, diskoa Lorentzo Records estudiokoekin kaleratu dugu; eta orain dela gutxi lagun bat batu dugu taldera kontzertuak lortu eta landu ditzan. Guretzat beste taldekide bat da, eta bere instrumentu edo zeregina hori da (678 48 53 19). Gauzak gure modura eta konfiantzazko lagunekin egitea gustatzen zaigu; bestela zertarako egin!.

Diskoan rock gitarreroaz eta punkaren zein Anticuerposen eraginez gain, badira bluesa, reggaea, rumba eta ukitu latinoa…


M.R.: Bai, gaur egun ez gara estiloetara zabaltzearekin kikiltzen; rocka egiten dugu, baina gauza askotara irekita gaude. Nagusi egitearen gauza on bat da orain artekoarekin apurtzeak ez digula kezkatzen.

Txotxongiloek garrantzi handia daukate zuen taldean.


Bai, gure irudietako bat dira. Beti esan dugu gure helburua dela geure buruen titiritero izatea. Zuzenekoetan txotxongiloekin batera interaktuatzeko asmoa daukagu. Are gehiago, txotxongiloak herri xumearen antzerki eta albistegia ziren; eta hori errebindikatu beharra dago.

ASTEKARIA
2009ko urriaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude