Egorospe erabiltzaileak Tiraka.net-en esanak: "Non zaude Etxezarreta, non Martinez de Marigorta, non gainerakook? Entzuten da –pasilloetan eta– galduxe modura zabiltzatela; entzuten den moduan HABEko bileran interpreteen lana behar izan zenutela. Hori, baina, funtzionarioen uste eta asmo txarrak baino ez dira izango. Zurrumurru hutsak. Izorratu gurea. Edo, okerrenean, iritzi/alderdi batenganako herra. Nik pentsatu gura dut baduzuela ondo aztertuta Euskararen Erabilerarako azken Plana, Baztarrika, Lozano eta horiek prestatuta utzi zutena. (...) Ez dut dudarik, azken batean, euskarak Administrazio honetan bizi duen egoera anormalari aurre egingo diozuela tinkotasunez. Laguntza behar baduzue, eskatu!! Bai, bai, ez dudarik egin: gu ‘de la cosa’kook (horrela deitzen digute euskara lan-tresna legetxe erabiltzen dugunoi), nahiz eta gehienbat beste pentsamolde batekoak izan, gertu gaude bultza egiteko, Tira egiteko. Ez, ordea, denbora galtzeko. Ez lehen, ez orain. (...) Orain artekotik ezin ezer esan, ez bada ez zaituztegula entzun, ez ikusi ezta sumatu ere. Wanted, non zaudete?".