argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2013ko maiatzaren 06a

Xavier Silveira bertsolariak Garan: "Txapelketaren aurkezpenean bertso munduko bi pertsona zeuden antolakuntzarako diru gehien ematen duten erakundeen bost ordezkariz inguraturik. Bizkaiko Foru Aldundia, Vital Kutxa, Kutxa, BBK eta Euskalteleko ordezkariak. Denak politikariak (...) Uste dut ez dugula asmatu, ez dugula asmatzen. Hauek ez dute dirua dohainik ematen, ez eta diru truk ere, enpresa pribatuek egingo luketen bezala".

 

Eta Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariaren erantzuna, Bertsolari Txapelketaren aurkezpen ekitaldian: "Gu elkarte xume bat gara. 2.400 bazkide gara eta musu trukeko lanari esker bizirauten ari gara. Baina erabakia gurea da, inork ez diezagula bidea markatu. Babesleen bila, gu geu joan gara, ez dira guregana etorri. Eta babes osoa eskainiko diegu".