Jakina da egungo energi iturri nagusiaren, hau da, hidrokarburoen formazioan urtetan zehar metatutako konposatu organikoak daudela. Baina konposatu organikorik gabe posible al da hidrokarburorik sortzea?
Europako hainbat ikerlarik, elkarlanean arituta, presio atmosferikoa baino 20.000 aldiz handiagoa den presioan eta 1.000ºC-ko tenperaturan jarri ondoren, metanoari erreakzionatuarazi eta etanoa, butanoa, hidrogeno molekularra eta grafitoa sortu zituzten. Hau da, hidrokarburoak sortu zituzten, besteak beste.
Arestian aipatu presio eta tenperaturaren baldintzak lur azpian 64 eta 153 kilometroko sakoneran daudenak direnez, zilegi da pentsatzea sakonera horietan naturalki sortutako hidrokarburoak daudela. Hala bada, energia fosilen agortzea uste baino dezente urrutiago izan daiteke.