argia.eus
INPRIMATU
Unibertsoko materia ilunaren bila
  • Materia iluna oraingoz hipotesia baino ez da, ez baita inoiz frogatu hura existitzen denik. Definizioz, argia jaso edo emititzeko ahalmenik ez duen materia da, eta ustez unibertsoko materia osoaren %80 inguru da.

    Materia horren existentziaren galaxien errotazioan sortutako indar zentripetoa orekatzeko sistemari egozten zaio; materia barionikoa –ikus dezakeguna– ez omen da nahikoa, eta galaxiek zatitan puskatzeko joera behar lukete. Baina hausketa gertatzen ez denez, ikusten den materiaz gain beste zerbait behar du izan.

    Materia iluna detektatu nahian mundu osoko ikerlariak bildu dira Italiako Gran Sasso mendietan, XENON izeneko saiakuntzan. 1.500 kilometroko sakoneran, xenon likidoa sartu dute bi detektagailu dituen edukiontzi batean, eta xenona oso dentsitate handiko materiala denez, materia ilunak xenona gurutzatzen badu harrapatu eta detektatzaileen bidez antzemango da. Materia ilunaren existentzia frogatzen bada, material sorta berria lortzeko atarian izan gaitezke.

Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko irailaren 30
Gran Sasso
Gran Sasso mendilerroa, Italian