Segedako harresia arriskuan
- 2007an, Segeda hiri zeltiberiarrean (Belmonte de Gracián, Aragoi) burutzen ari diren indusketetako zuzendari Francisco Burillok eta Raúl Lópezek harresiaren egoera tamalgarria salatu zuten: antzinaroko monumentua harri zatiak galtzen ari zen etengabe, nekazaritza jardueraren eraginez, bereziki. Espainiako Ondare Zuzendaritzak harresia zaharberritzeko eta babesteko ekimena jarri zuen abian, eta horretarako 114.000 euroko inbertsioa aurreikusi zuen. Baina arkeologoek egoera ez dela hobetu jakinarazi dute: lanak ezin dira abiatu lurrak esku pribatuetan dauden bitartean, hau da, Belmonteko Udalak desjabetu arte.