Love
Josu Montero barakaldarrak gaztelaniaz idatzitako Love antzezlana argitaratu du Artezblai argitaletxeak. Antonio Cremadesek liburuaren hitzaurrean esaten duen bezala, maitasunari buruzko mosaikoa da liburua: hainbat piezaren bidez idazleak lortzen du maitasuna esaten diogun horren bisaia anitzak erakustea. Gainera, Cremadesen esanetan, antzezlana egituratuta dagoen moduagatik, ez da erortzen sketchen bidez eraikitako istorioen ohiko akatsetan. Montero ez baita hasiberria zeregin honetan: hainbat antzezlan argitaratu ditu lehenago (Pedazos de Sara, Vendaval, Pornografía), poema liburu bi ere bai, eta La Galleta del Norte taldeko kide izan zen. Urte askoren emaitza da, beraz, obra hau.