argia.eus
INPRIMATU
Haur eta gazteen irakurketaz
Mikel Asurmendi @masurmendi 2013ko maiatzaren 06a
“Euskaraz umeek irakurtzen dute. 11 urtera arte, euskaraz badago zer irakurria, asko. Eskolak laguntzen ditu liburuak ateratzen eta merkatua mantentzen. Eskolak bideratutako irakurketa da. Liburutegian ere badabiltza, irakurri... irakurtzen dute, baina landu gutxiago. Gazte garaian, gehienek, gustuz, erdarara jotzen dute. DBHn irakurketa bultzatzen da, eta zenbat eta orri gehiago hobeto. Interneten agertzen diren sagak, telebistatik zabaltzen dena eta lagunek irakurtzen dutena: bestsellerrak. Demagun, nire alabari ‘poesia irakurri’ esaten diot eta ‘hori eskolan emango digute’ esaten dit. Ipuinak ere ez dituzte nahi. Motzak dira, baina asko, eta denak aipatzea lan handia da haientzat. Hobe istorio bakarra. Euskal gazteak beste imajinario batean daude”.