argia.eus
INPRIMATU
‘Gipuzkoakultura’ telebista saioa
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko urriaren 04a
Gipuzkoako foru aldundiak, Goiena Telebistak eta Tokiko euskarazko telebistek sortu dute Gipuzkoakultura saioa, orotariko kultur diziplinak jorratu eta zabaltzeko helburuarekin. Saioa euskara hutsean emitituko da asteazkenero 28 kanala, Erlo, Goierri, Goiena, Oizmendi, Hamaika Bilbo eta Xaloa telebistetan. Internetez ere eskainiko dute, www.gipuzkoa.net, www.goiena.com eta www.tokiko.tv webguneetan.