Ginekologiaren ama ezkutua

'Frine Areopagoan'
'Frine Areopagoan'
Atenas, K.a. IV. mendea. Agnodize jaio zen goi mailako familia baten baitan. Txikitatik garbi eduki zuen mediku izan nahi zuela, baina Atenasko emakumezkoek, esklaboek bezalaxe, debekatua zuten medikuntza ikastea. Bere asmoei eutsiz, dirudienez aitaren onespena lortu zuen; ilea moztu, gizonezkoen arropak jantzi eta emakumea zela ezkutatuz Herofilo mediku ezagunaren ikasle bihurtu zen. Hasieratik diziplina berri batek piztu zuen emakume mozorrotuaren interesa: ginekologiak. Hala, azterketak ederki gainditu zituen eta ginekologo moduan hasi zen. Trebakuntzan eman zituen urteetan inor ez zen jabetu emakumea zela.

Mediku berriaren izen ona –eta faltsua– berehala zabaldu zen Atenasko emakume aberatsen artean. Eta, nonbait, inbidia ere abiadura berean zabaldu zen beste medikuen artean. Agnodizek “atenastarren emazteak limurtu eta galbideratu” egiten zituela esan zuten. Eta zurrumurruetatik epaitegirako bidea oso laburra zen garai hartako Atenasen. Azkenean Areopagora eraman zuten, bi paziente bortxatu izana leporatuta.

Areopagoko epaileen aurrean, Agnodizek erraz utzi zuen ezerezean akusazioa: arropa erantzi eta emakumezkoa zela erakutsi zien. Baina, beste behin, erremedioa okerragoa izan zen. Gizonezko bortxatzaileei ez zieten heriotza zigorra ezartzen; medikuntza ikasten zuten emakumezkoei, aldiz, bai.

Horrenbestez, ginekologoa hiltzera kondenatu zuten. Baina haren pazienteek, Atenasko aristokraziako emakumeek alegia, ez zuten mediku bikaina galdu nahi eta zigorraren aurka altxa ziren. Epaitegian bildu ziren eta Agnodize hilez gero beren buruaz beste egingo zutela mehatxatu zuten. Ondorioz medikua absolbitu egin zuten eta medikuntzan nahi zuen bezala jantzita aritzeko baimena eman zioten, gainera.

Hurrengo urtean Atenasko Kontseiluak bertan behera utzi zuen emakumezkoei medikuntza ikastea debekatzen zien legea. Hori bai, ezin izango zituzten gizonezkoak artatu.

Higinio erromatar idazleari esker iritsi zaigu Agnodizeren istorioaren berri. Lehen emakumezko medikua existitu izanaren beste frogarik ez dago eta Higinioren testuak zalantza ugari sortzen ditu. Esaterako, Agnodize atenastarra zen eta Herofilok Alexandrian eman zuen bizitza osoa.

Agnodizeren istorioa egia ala mitoa izan, duela 2.300 urte Atenasko Kontseiluak lege bidegabea bertan behera utzi zuten eta emakumezkoek garaipen txiki bat lortu zuten.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude