argia.eus
INPRIMATU
Emakume Idazleen Nazioarteko I. Topaketa Iruñean
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko urriaren 04a
Irailaren 30etik urriaren 8ra bitartean egingo da Emakume Idazleen Nazioarteko I. Topaketa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Emakume sortzaileak egitasmoaren baitan. Hogeita hamar idazle elkartuko dira Iruñean; tartean, topaketari hasiera emango dion Anne Perry britainiarra. Solasaldiak, sortze-tailerrak, proiekzioak eta erakusketak izango dira, besteren artean.