Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburuak Berrian esanak Osakidetza euskalduntzeko planaz: "Hori interesgarria da, nire ustez egungo euskara plan handinahitsuenetako bat zelako, eta diru gehien eskatzen duenetako bat, nik dakidala. Eta horrela izan behar du! Dena den, ez dut uste esan daitekeenik zerbait mantsoa dela, baldin eta arazo sakonak eragiten baditu giza baliabideetan".
Jean Pierre Massias, Baionako Unibertsitateko ikerlariak Garan esanak: "Frantses estatua bi hormaren artean harrapatuta dago. Alde batetik, tradizio jakobino azkar bat dauka, eta, bestalde, eskualdeetan nortasun azkarrak ditu. Eskualdeak Europako errealitatean oso barnatuak dira. Egoera horrek kontraesanak sortzen ditu Estatuaren jarreran. Ofizialki hizkuntza gutxituak ezeztatzen ditu, baina legeak finkatzen ditu".