Badirudi lortuko dutela. Alegia, eremu ez euskaldunetik mistora pasako direla. Kulebroia luze doa. Joan den asteko Nafarroako Parlamentuko bozketa hirugarrena zen. Lehenengo saiakeran ez zuen aurrera egin IU-NEBren proposamenak NaBaiko Txentxo Jimenezen bozka falta izan zelako. Bigarren saiakeran PSNk aurkako botoa eman zuen. Hirugarren honetan, PSN, eta baita CDN ere, baiezko botoa ematekoak ziren. UPNk laster ohartarazi zion ordea CDNri, UPNk bezala bozkatzen ez bazuen gobernu itunean eragina izango zuela. Azkenean, CDN abstenitu egin da. IU-NEBk bederatzi herrirentzako eskatu zuen eremu aldaketa. PSNk garbi utzi du Aranguren, Galar, Beriain eta Noain herriei baino ez diela aukera emango eremuz aldatzeko. Eta alderdi horrek jarritako baldintza garrantzitsua ezin ahaztu: herri horietako udalek onartu behar dute eremuz aldatzea. Badakigu Noainek ia aukerarik ez duela horretarako, UPNk gehiengoz agintzen baitu udal horretan