argia.eus
INPRIMATU
Garrmendia ta Gorrotxategi'kin Izketan
1967ko maiatzaren 14a
Gorrotxategi, Bertsolaritza txapelketako txapeldunari elkarrizketa
Garrmendia ta Gorrotxategi'kin Izketan
Gipuzkoa'ko Bertsolari-Txapelketa ondoren, nagusi gelditu ziranekin itzegiteko zoria izan genduan. Lenbizi, Gorrotxategi'rekin topo egin genduan eta Bergara'ko auzo dan 0sintxuko seme onek gure galderori erantzun egokia eman zien:
Arratsaldeko bigarren zatian, zorir makurra izan du ta onek erasan egin dio. Lenengo zatian txapelaren ondoren tajuz zijoan, baiña bigarren aldian berakada aundia izan zuan, ela bearrez.
-Zenbat urte?–galdetzen diogu
–Ogei ta bi, ta lester soldaduzkarako dolaren zai.
Ba dakigu joka-lekuko giroak kalte egin ziona, ta bere jardunaren inguru galdezka-eraso diogu:
–Beste lan egieteko gai batzuek aukeratu ba-lira, mesede aundia izango nuan, dio berak.
–Noiz asi ziñan onelako leiaketetan?
–Amazazpi urtedun nintzala.
–Ta bertso-zaletasuna noizkoa dezu?
–Jaio nintzan ezkerokoa.
–Gaurko salaketa ontan, zori ona ala okerra izan dezu?
–Oso makurra. Gaia oso zailla nuan. Gaiñera gaur egun zekenak galdu nau. Ontan, gorabera aundiak izan oi ditut.
–Malkoen erabakia ontzat ematen al-dezu? ,.
-Oso ontzat.
–Ze gai dituzu errezenak?
–Gai zabalak ditut gogokoenak. Gaiak izan dezala bere aria luzea, nere barruko sentipena artan mamitu dedin.
–Jendeak bildurtu ala poztu egiten zaitu?
–Poztu ta puztu.
–Zerk arrotzen zaitu geiago: jendearen konpormidadeak ala zugan dezun usteak?
–Jendearen konpormidadeak.
–Ba aldezu asmorik zure bertsojardunen inguru?
–Bai, orixe. Nik bertsolaritzari indar berria txertatzeko gogo bizia det, eta gazte-galak erabiltzeko gogo biritan nago.

Urrengo izketaldia Garmendia'rekin izan genduan. Etzan erreza arkitzeko. Bere lagunak eta aize-emailleak, etzioten pakerik ematen. Ardalla artatik atera ta asi giñan galdezka gure txapeldunari:
–Pozik zure garaipen onekin?
–Oso pozik, ala ere!
–Ta zenbat urte, zure buru-soillak nastu ez gaitzan?
–Kristo'ren urteak, ain zuzen ere.
–Noiz atera ziñan lenengo aldiz iende aurrera bertsotan?
–Erriko plazan, luistarren jai batean.
–Beti zaletasun aundia izan aldezu?
–Nere akordu guzian.
–Zori ona izan al-dezu gaurko lanean?
–Zori egundokoa ta sasoia izan ditut lagun.
–Ze gai dituzu atsegiñenak?
–Sentimentu ta sakontasunez jantziak. Teatrotarako, gai ariñak eta parre eragitekoak.
–Gaurko gaiak errezak al-ziran?
–Puntu gozoak eta aisa buelta artzekoak eman dizkigute.
–Giroak asko laguntzen al-dizu?
–Goizean asko kosta zait giroa artzen. Arratsaldean bero-bero ta puntuan jarri naiz.
–Zerk laguntzen dizu geien?
-Jendearen txaloak. Ta au beti.
–Zerk erakartzen zaitu onelako leiaketetara?
–Zaletasunak geien. Bertsorik kantatuko ezpanu, gaixotu egingo nintzake.
–Malkoen artean gazteago liraken baten-batzuek egoki etorriko allirake?
–Norbaitzuek ederki etorriko lirake.

Onenbestekin, agur egin diogu. Lagunak zai ditu. Guk ere aldegin bearra degu. Berriro Donostia'n entzuteko gogo bizitan utzi gaitu. Egun aretan ere, zoririk onena opa diogu.
BERTSO-ZALE

Leidor zinean, jendetza pilla bertsolaria entzuteko prest. Ba-da gogoa oraindik bertso-zale Gipuzkoa'n.
Ona emen Gipuzkoa'ko Bertsolarien Txapelketan aparte artu zutenak: Goian, ezkerretik eskubira: Garmendia, Gorrotxategi. Muñoa. Etxeberria. Lizaso. Beeran, ezkerretik eskubira: Zabala, Aizpurua. Zendoya ta Intxausti.
Bergara'ko Gorrotxategi txapeldunaren urrengo bertso kantatzen
11

GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakGipuzkoako
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaGORROTXATE2
EgileezBERTSO-ZAL1Kultura