argia.eus
INPRIMATU
Nazio Batuak Frantziari kontu eske
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko irailaren 24a
Nazio Batuen Erakundeak bigarren aldiz eskatu dio Frantziako Estatuari Umeen Eskubideen Hitzarmenaren 30. artikuluari jarritako oharra kentzeko. Hitzarmena, besteren artean, haurren hizkuntz eskubideez ari da eta Frantziak oharra jarri zion 30. artikuluari esanez, herritar guztien eskubideak frantsesak baino ezin berma ditzakeela. Deklarazioa 140 estatuetatik hiruk ez dute onartu: Turkiak, Omanek eta Frantziak.