argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2009ko irailaren 27a

Koldo Almandozek Berrian esanak: “Euskal zinemarena etiketa gehiegizko bat da. Gustatzen zaigu pentsatzea industria bat dugula, eta ez dakit zenbat film egin ditugula, baina ikusten ez dena da talentu falta handia daukagula, eta ez garela kapaz urtean produkzio minimo eta serio bat egiteko, eta benetako munduan lehiatzeko (...) Beldurra ematen digu benetako merkatuan lehiatzeak, talentua falta delako. Denean onak garela uste dugu euskaldunok. Eta ez da egia. Gauza asko dugu ikasteko. Zinema industria bat sortu eta Queens auzoko biztanleen erdia gara. Iruditzen zaigu egin litekeela Basquewood bat. Ez gara batere autokritikoak”.