argia.eus
INPRIMATU
Andra Mari Zuriaren plazan dantzan
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko irailaren 24a
Patxi Gaztelumendik bere blogera ekarri du Gasteizko Euskara Zerbitzuak egindako bideoa. Andra Mari Zuriaren plazan lauzpabost lagun elkartu eta erdi-erdian dantzan hasi dira euskaraz abestuz. Begira daudenek barretxoak eta aurpegi arraroak jarri dituzte. Gero eta jende gehiago ari da dantzan. Aurpegi arraroak gero eta gutxiago dira, eta publikoan dauden batzuek aldakak mugitzea ezin dute saihestu. Hitza hartu. Te toca kanpainaren barruan egin du ekitaldia Euskara Zerbitzuak.

Hara Gaztelumendik bideoa dela-eta egindako hausnarketa: “Euskararen inguruan aspaldion oso ideia estatiko, korrekto eta ez oso ausartak ikustera ohituegi gaituzte euskaltegi/aekademietako buruek, hizkuntza apolitikako arduradunek edo telebista ezberdinetako aurkEZleek. Gasteizeko irudi hauek baina, zer pentsatua eman didate… ez dute beste munduko ezer asmatu ziurrenik… baina hizkuntza zelan sentitzen, zelan bizi, zelan goza dezakegun adierazten du… bere apalean”.